XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste aste bete igaro zen, berriro etxera itzultzea izan nuen arte.

Eta aldi honetan nire aita etorri zen kotxez nire bila! amaitu zuen Florianen amak bere kontaketa.

Eta zer gertatu zen elurrezko bolarekin? galdetu zion Florianek.

Elurrezko bolarekin?

Bai! Berriro neskatoari itzuli al zenion?

Ez nago ziur.

Nasako txilibitua entzun nuenean, erabat izutu nintzen eta elurrezko bolaz pentsatzeko astirik ez nuen izan.

Baina neskatoari eman izango nion, ze... nik ez daukat elurrezko bolarik, jarraitu zuen.

Eta itxarongela?

Joan al zinen itxarongelara berriro?

Bai, nire aitarekin.

Baina soineko arrosadun neskatoa ez nuen ikusi eta berogailuan ere ez zegoen surik.

Istorio bitxia da hau benetan, esan zuen Florianek pentsatzen jarri ondoren.

Zure gurasoek ezin zuten zutaz ardura, eta orduan, bapatean neskatoa arduratu zen zutaz.

Agian horrexegatik kontatu dizut, erantzun zion amak.